MENDI MARTXIE



Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxak 2000. urtean ekin zion ESAITen babespean bere ibilbideari. Ordutik urtero urtero leial izan da bere zitari, jada 14 edizio burutu direlarik. Udaberriak ESAITen desagerpenaren berri ekarri badigu ere, ESAITek eta Mendi Martxak amestutako helburuak bizirik diraute. Laburbilduz xede nagusia hauxe litzateke, kirol arlo desberdinetan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan eskubide osoz parte hartzeko eskubidea defendatzea. Xede horri begira jarraituko du Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxak bere aletxoa jartzen, konbentzituta baikaude gure ekarpena, apala izanagatik, bide egokian emandakoa dela.
Aurten euskal kostaldea zeharkatuko dugu eta aukeratu dugun leloa honakoa:
Euskal Selekzioa Martxan, kosta ala kosta ofizialtasuna! 



        ETAPAK
  
          Hasierako ekitaldia: ALGORTAn, Portu Zaharrean.
          1. Etapa, abuztuak 1, larunbata: Algorta-Plentzia (17 km.) 
          2. Etapa, abuztuak 2, igandea: Plentzia-Bermeo (31 km.)
          3. Etapa, abuztuak 3, astelehena: Bermeo-Ea (24 km.)
          4. Etapa, abuztuak 4, asteartea: Ea-Mutriku (29 km.)
          5. Etapa, abuztuak 5, asteazkena: Mutriku-Zarautz (29 km.)
          6. Etapa, abuztuak 6, osteguna: Zarautz-Donostia (25 km.)
          7. Etapa, abuztuak 7, ostirala: Donostia-Hondarribia (24 km.)
          8. Etapa, abuztuak 8, larunbata: Hondarribia-Ziburu (15 km.)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina