2014/05/03

abian da mendi martxa!

2014ko

 ABUZTUAREN 2tik 9ra 

OFIZIALTASUNA:

Gure esku dago!


Hauxe da, beraz, aurtengo ibilbidea. Historiaz eta istorioz, gertaera eta mitoz betea, hasieratik amaierara.
2an: Gasteizko Parlamentuaren aurrean izanen da hitzordua, handik, Dulantzirainoko bidea egiteko. 
3an: Biharamunean, Agurain, Zalduondo (ai Zeledon) eta  Araia. Inguruotan bada zer ikusi eta ikasi: Dulantziko gaztelua, Aguraingo hiribildua, Gaizkileen muga, San Adriango galtzada, Marutegiko gaztelua...
4an: Lizarragarako bideari ekinen diogu Urbasa zeharkatuz Otsoportillon zehar.
5ean: Arazurira, Andia mendizerran barrena.
6an: Iruñea (hona iritsita Parlamentu aurrean eginen dugu geldialditxoa) eta Burlata.
7an: Zubirira, Altzuza (Otaitza museoa) ikusteko paradari men eginez.
8an: Zilbetirainokoak egingo ditugu. Han aukera izanen dugu Gernika gordetzen duen pagadia ikusteko.
9an: Urepel. Akabo! Bidean, baina, Adi, inguruetako mairubaratzak, Xalbadorren etxola... eta inguru zoragarriak dastatzeko aukera paregabea izanen dugu.

ETA, HORI GUZTIORI, EUSKAL SELEKZIOAREN ALDARRIA OZEN ETA ALAI BARREIATZEKO!!! 
Eta gure Herriak egun pairatzen duen zatiketa salatzeko, eta zortzi egunok lagun artean, euskal giroan, geure Herriaren berri ezagutuz eta etorkizunari begira kontu-kontari, eta kantari, eguneroko borrokara pilak kargatuta itzultzeko ere.

Ez omen gara alferrik Pirinioen bi aldetan dantzatzen eta kantatzen duen Herria.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina