2013/02/11

2013 - ESAITen MENDI MARTXA

"EUSKAL HERRIA nazio bat denez, Euskal Herriko Selekzioa nazioartean ofizialki
aritzeko eskubidea aldarrikatzen dugu". Alor guztietan
.

1998ko irailean Uzturrera egin zen lehen mendi igoera

Hauxe buruan ekin zion ESAITek MENDI MARTXAren antolaketari. Gure Herrian hain zabaldua den kirol honen bidez ere xede horren aldarrikapena plazaratzeko.
Eta ekimen honekin bat eginez hurbiltzen garen ibiltariok ere, horixe buruan, geure ekarpentxoa egiten dugu.




MENDI MARTXA: Euskal Herrian zehar, mendi, ibar, herrixka eta baita hiriak ere zeharkatuz, eta  zortzi egunez, ondo pasatuz eta natura gozatuz, lagun artean, euskaraz, selekzioaren aldeko aldarrikapena barreiatzeko burutzen den ekintza.  
Honexetan laburbil daiteke Mendi Martxaren izaera eta egitekoa: