2014/09/13

MENDI MARTXA 2014

Zein baino zein...? Gogotsu bai, behintzat!
AURTENGO MENDI MARTXA ERE BUKATU ZAIGU! ALAIA, ATSEGINA, JENDETSUA, ABERASGARRIA... BETI GERTATU OHI DEN BEZALA.
HERRI DESBERDINETAKO HARRERAK, OSO ONAK. SELEKZIOAREN ALDEKO ALDARRIA, OZEN. ETA FROGA GISA HAINBAT ARGAZKI, ETAPAZ ETAPA.

Abuztuaren 2a: Gasteiz-Dulantzi.

Gasteizen, Legebiltzar ondoan

Kalejira




Dulantzirantz

Hamaiketakoa
Dulantzira iristen



Frontoia
Batzarra
Ekaitzaren ondorioak



Harrera ekitaldirantz
Ekitaldiaren momentuak...


Oparia
Afaltzeko astia ere izan genuen...

2014/05/03

abian da mendi martxa!

2014ko

 ABUZTUAREN 2tik 9ra 

OFIZIALTASUNA:

Gure esku dago!


Hauxe da, beraz, aurtengo ibilbidea. Historiaz eta istorioz, gertaera eta mitoz betea, hasieratik amaierara.
2an: Gasteizko Parlamentuaren aurrean izanen da hitzordua, handik, Dulantzirainoko bidea egiteko. 
3an: Biharamunean, Agurain, Zalduondo (ai Zeledon) eta  Araia. Inguruotan bada zer ikusi eta ikasi: Dulantziko gaztelua, Aguraingo hiribildua, Gaizkileen muga, San Adriango galtzada, Marutegiko gaztelua...
4an: Lizarragarako bideari ekinen diogu Urbasa zeharkatuz Otsoportillon zehar.
5ean: Arazurira, Andia mendizerran barrena.
6an: Iruñea (hona iritsita Parlamentu aurrean eginen dugu geldialditxoa) eta Burlata.
7an: Zubirira, Altzuza (Otaitza museoa) ikusteko paradari men eginez.
8an: Zilbetirainokoak egingo ditugu. Han aukera izanen dugu Gernika gordetzen duen pagadia ikusteko.
9an: Urepel. Akabo! Bidean, baina, Adi, inguruetako mairubaratzak, Xalbadorren etxola... eta inguru zoragarriak dastatzeko aukera paregabea izanen dugu.

ETA, HORI GUZTIORI, EUSKAL SELEKZIOAREN ALDARRIA OZEN ETA ALAI BARREIATZEKO!!! 
Eta gure Herriak egun pairatzen duen zatiketa salatzeko, eta zortzi egunok lagun artean, euskal giroan, geure Herriaren berri ezagutuz eta etorkizunari begira kontu-kontari, eta kantari, eguneroko borrokara pilak kargatuta itzultzeko ere.

Ez omen gara alferrik Pirinioen bi aldetan dantzatzen eta kantatzen duen Herria.



2014/01/01

2013ko Abenduaren 28an Pagasarrin izan ginen Selekzioaren aldarriarekin




Eta hemen da, dagoeneko, 2014ko MENDI MARTXA





Lehendabiziko proposamena duzue hau; beraz, aldaketak izan ditzake. Hala ere, lanean hasteko (edo jarraitzeko), aitzakia galanta dugu aukera-aukeran. Ibilbidea goiko mapan ikus dezakezue, baina bada xehetasunen bat edo beste azpimarratzeko modukoa: Gasteizetik abiatuko gara LEGEBILTZAR aurretik eta, geroago, Iruñean NAFAR PARLAMENTUtik igaroko gara. Izan ere, badute zeresanik eta erantzukizunik EUSKAL SELEKZIOAREN OFIZIALTASUNAREN inguruan.
Beraz, mugi gaitezen, xaxa ditzagun, denon artean lortuko baitugu. 

2013/10/28

BEROKETAN...

Ohiturari eustekotan, honakoa egin genuen...


Ea hau ikusitakoan animatzen zareten! Zeren selekzioaren aldeko erronka egunerokotu egin behar baitugu. Bidal iezazkiguzue zuon argazkiak, iruzkinak, ideiak eta abarrak. Denon artean lortuko dugu!!!

2013/07/02

iritsi da!

AURTENGOA BUKATU DA,
14.a ABIAN 



 
Infomazioa jasotzeko ondoko helbidera 
jo dezakezue:






2013ko Mendi Martxa
Zenbait argazki
Lanestosa-Ambasaguas
  






 

Ambasaguas-Turtzioz






















Turtzioz-Zalla



























Zalla-Laudio
















Hazparne-Kanbo






















Kanbo-Senpere
















Senpere-Urruña






Urruña-Irun




    
Honaino, aurtengo Mendi Martxan ateratako hainbat argazki. Giro ederra, paisaia ikusgarriak eta, etengabe, atsedenik hartu gabe, aldarri ozena: EUSKAL HERRIKO SELEKZIOA, ORAIN!